Atxorrotx gazteluko festa, auzolanaren algara
Juan Luis Zubizarreta Alegria | Eskoriatzako Atxorrotx Kultur Elkartea
13/09/2018

Gabriel Arestik bere poesian «harria eta herria» batu zituen. Ez dakigu gure Atxorrotx mendia ezagutzen zuen, baina ziur gaude inspirazio iturri handia izan zitekeela poetarentzat herriko babesle naturala, gure arbasoen etxea defenditu duen gotorlekua.

Nafarroako Erresumak Gipuzkoan izan zuen gaztelu bat izan zen, Gipuzkoako gazteluen artean zaharrena, eta erresumaren tenentzia bezala denbora gehien iraun zuena. Gipuzkoa osoa Aitzorrotzeko tenentziaren agindupean egon zen gazteluaren lehenengo garaietan.

Gure historiaren lekukoa izan da Atxorrotx, inoiz ahaztu behar ez ditugun pasarteen lekuko. 1936ko irailean, orain dela 82 urte, frankista-faxistek armaz gure herria okupatu zuten. Irailaren 21ean Leintz Gatzaga okupatu eta gero, Debagoiena zapaltzeari ekin zioten. Irailaren 22an Atxorrotx izan zen Eskoriatzan okupatu zuten lehen lekua.

Gotorlekua eta gure bailarako atea dena parez pare zabalik aurkitu zuen Iñaki Sagredok orain dela 10 urte indusketak hasi zituenean Atxorrotx gaztelua agerrarazteko asmoz. Herriko ondareari balio handia erantsi diozue zuk eta zurekin lan egin duten guztiek. Bihotzez mila esker!

Bihotzez mila esker ere gure herrietatik, Leintz Gatzaga eta Eskoriatzatik, auzolanaren bidez lagundu duzuen guztiei. Zuei esker auzolana oraindik gure balore handia dela erakutsi duzuelako. Auzolanean bilduz, herria izaten.

Auzolana, gure herriak XXI. mendean zehar gidatu ahal dituen egitasmoa.

Egitasmo horretan Atxorrotx Kultur Elkarteko gizon eta emakumeak elkartu nahi ditugu, eta guztiekin jai giroan konpartitu. Panaman edo Eskoriatzan bide honetan geratu diren lagunen irakaspenak gogoratuz, baita oraindik gurekin ez daudenak, behingoz etxera ekarri behar ditugunak ere. Era berean, gure etorkizuna eraikiko duten belaunaldi berriak adituz. Herritarren arteko auzolana. Auzolanean bilduz, herria egiten! Gotorlekutik askatasunera!

Irailaren 15ean Atxorrotxen dugu hitzordua, gonbidatuta zaudete!

Artículos
Víctor Moreno
16/11/2018
Jasone Agirre Garitaonandia
16/11/2018
Aitor Salaberria Oiartzabal
16/11/2018
Piru Zabalza, Mentxu Velasco, Antonio Salinas
16/11/2018
Cartas
Joseba Ortega Jungitu | Bilbo
16/11/2018
Ione San Ildefonso, Joseba Alvarez eta Maialen Begiristain | Eleak-Libre mugimendua
16/11/2018
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
16/11/2018
Pili Erro, Joseba Amenedo y Goio González | Bardenas Libres
15/11/2018
Últimos posts
Jonathan Martínez
16/11/2018
Martin Garitano
14/11/2018
Jonathan Martínez
14/11/2018
Josean Bueno
13/11/2018