Mikel Fernandez Minguez

Bakea oporretan

Iraia urduri dago: gutxi falta da bere laguna etor dadin. Badaki uda berezia izango dela; horregatik, detaile guztiak ondo antolatuta izan nahi ditu. Intentsitate handiko 2 hilabete izango dira, beraz, bere lagunaren heldueran buru-belarri dabil. Horretaz gain, 11 urte edukita ere, persona konprometitua da: bere herrira basamortutik neska eta mutil asko etortzea nahi du; eta, horretarako, programa sustatzeko kartelak jartzen ditu, bai eta ikastolan lagunei kontatzen die ere ze-nolako esperientzia bizi izan duen Saharatik etortzen den bere lagunarekin. Alabaina, kezkatuta dago jende gutxik izen eman duelako egitasmoan; beraz, gure elkartetik, Barakaldo Sahararekin Salam-etik, zuri deialdia igorri nahi dizugu: familia-harrerak behar ditugu Oporrak Bakean egitasmoa egia bihurtzeko. Jakin badakigu erabakia ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula; eta, normala denez, dudatan zaudela. Horretaz aparte, esan behar dizugu ez dugula idealizatzerik: bere etxetik urrun datorren umetxo bat da, bere familiarik gabe egongo dena eta bere egokitasuna beharko du. Dena dela, oztopo horiek gainditzen dira, eta, duda gabe, inoiz ahaztuko duzun esperientzia bizi izango duzu. Iraiak hitza ematen dizu. (Informazio nahi izanez gero: baraka. salam@gmail.com).

Buscar