Txus Trabudua Erkoreka

Beinke, eskerrik asko Dima!

Abenduaren 19an Dimako herria elkartasun ekitaldi erraldoian murgildu zan. Irrien Lagunen erakundera jo eta bertan gagozan bi elkartegaz harremanetan jarri eta gure alde antolatu eben dana.

Bi elkarte hauxek, Donostiako Gure Nahia Elkartasuna eta Derioko Gure Señeak elkartea dira. Elkarteok gaixotasun arraroak dekiezan umeei eta bere familiak laguntzeko sortu ziren eta hortan gabiltza oraindik be.

Dimako herriak egun horretan antolatutakoaren aurrean bihotzak hunkituta itxi gaitu eta gure eskerrik beroena plazaratu gure dogu.

Herri moduan erakutsi dozuen kemena eta adorea itzela da eta elkarteontzat lortu dozuena (dirutan zein egoeraren agerpena) hunkigarria izan da.

Ez dau berba nahikorik gure esker ona helarazteko eta lerro honeetatik jakin egizue egindakoa itzela dala, gizakiaren alderik onena erakutsi dozuela, elkartasuna, eta zuen herriaz arro egoteko maila erakutsi dozuela.

Buscar