Bhota gehiegi ditugu, De Klerk-ak falta zaiakigu
Bhota gehiegi ditugu, De klerk-ak falta zaizkigu. Horixe adierazi nahi dut, gohiko lerro hauetako hitzetan irakurtzen dena eta irakurri ahal dena. Bhota, garai bateko South Afrikako Presidenteak zuen jarrera eta De Klerck-ek zuena etzirela berdinak. Jakintsu batzuren hitzak entzuten egon naiz 1goan. Debatea deitzen da telebista Saioa. Honez gero urriak 24 egin ditu. Izan 24 ditu, baina nago interpretazio kontuak besterik ez direla, batzuk 20, 30, 40 urte diztuzte eta beste batzuk egin egiten dituzte.
Jakintsu hoiek Euskal Herriak Espainiako Erreinuarekin duen Gatazkaren inguruan hitz egiten ote zebiltzan ez nago oso zihur. Baina gatazka horretako eragile batzuren inguruan aritu dira, hori horrela da. Jakintsu hauek EtB 1era gonbidatzea ona da, besteak beste jakintsuak direlako. Eta mesedez diotsuet nere hitzak gaizki ez ulertzeko, jakintsuak baitzarete eta horrela sinezten dut. Baina jakintsuak izateak ez dizue ezkubiderik ematen jakintasun nahiko gutxi duzuen gaien inguruan jakintsu bezela hitz egiteko.
Zuen ikuspuntua emateko aukera duzue, nola ez! Baina kontuz batzudan diozutenarekin, mesedez eta faborez. Irlandari buruz entzuten zaituztet hitz egiten, eta gai horren inguruan zein «jakintsu» zareten ikusteak, «itsegiten» hitzak belarrira baino begira eman beharko lizueketen bezain besteko mina sor arazten duzue. Irakurketa subjetiboak egitea, eskubidea izateaz gain errealitatea ere bada. Baina nago, jada aski denbora pasatu dela Irlandako Iparraldeko gatazkaren irakurketa objetibo bat egiteko ahala izateko. Eta errespetu asko diedan jakintsu batzuri lerdokeri subjetiboak esaten entzuteak ez dit inolako graziarik egiten. Besteak beste, Euskal Herriak bizi izan duen gatazka eta egun bizitzen jarraitzen duena konpontzeko, aski irakurketa subjetibo daudelako, gainetik kanpoko lekzioak irakatsi diguteraren inguruko irakurketa nezioak egiten jarraitzeko.
20 urtetako bake prosezu batek, besteak beste irakasten du borondate zintzoa dagoenean, pausuak emanez hauek bidea sortzen dutela. Norbaitek uste al du kasualitatea dela garai bateko bi mutur, gaur egun lanean batera aritzea? Nahiko konbentzitua nago, Botha-k irakurketa politikotik aztertzen zuela Hego Afrikako errealitatea. De Klerk-ek aldiz, irakurketa politikoarekin batera irakurketa humanista egiteko eta bere jendartea konbentsitzeko gaitasuna erakutsi zuen. Eta irlandako Herriak zein Ipar Irlandako Herritar eta Subjetuek Hego Afrikatik zetorren mezua beraien onerako interpretatzen jakin zuten.
Dena den, Hego Afrikan ez naiz bizi izan eta ondorioz nere hitz hauek oso subjetiboak izatea ere oso posible da. Baina bada ezbada, ez dezagun ahaztu Hego Afrikako errealitatea duela 30 urte zein zen eta gaur egungoa zein den. Jakintsuak behar ditugu, baita telebista saioetan ere, elkarren artean eztabaidan.
Baina bereziki De Klerk-ak dira Herri honek eta haratagokoek behar dituztenak, zeren Nelson Mandela, OliverTambo, Chris Hani, Anton Fransch, Joe Nzingo Gqabi, Jack Hodgson, "Rashid" Aboobaker Ismail, Ronnie Kasrils, Mac Maharaj, Tootsie Mamela, Thabo Mbeki, Govan Mbeki, Robert McBride eta abar ugari gaude.