Kote Astui Joaristi

Bilboko konpartsei galdera

Aste honetan, egunkari desberdinetan, irakurri egin dut, aurten berriro ere Luberri Konpartsak ez duela txosna ipintzeko baimenik.

Erabaki hori asanbladan erabaki egin da. Oso ondo.

Ihaz Konpartsa Batzordeak argitaratu zituen konpartsa guztiek bete dehar dituzten baldintzak:
Konpartsa zirela erakusteko, besteak beste, kide kopuru jakin bat izatea.

Bilboko Konpartsen balioekin (euskararen normalizazioa, ekologismoa, eta feminismoa, batzuk aipatzearren) bat egiten dutela erakustea.

Bilboko Konpartsen federazioaren eremu anitz eta partehartzailean aritzeko gai direla erakustea. Adibide zehatz batzuk jartzeko, konfidantzan oinarritutako barne harreman onak eta denetariko iritziak dituen jendearekin elkarlanean aritzeko gaitasuna erakutsi behar zuten.

Jai herrikoia da Bilboko Aste Nagusia, eta ni neuk, herri honen partaidea izanik galdetu egiten diet Bilboko Konpartsei:

Zein da arrazoia Luberrik baimena ez eukitzeko? Zein da Luberrik betetzen ez duen baldintza?
Pentsatzen dut bilbotarrok eskubidea daukagula erabaki horren zergaitia jakiteko.

Eskerrik asko

Buscar