Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Birus koroaduna

Geroko buruketak burtsan ezaguntzat eman dira iada. Orainarteko bakteria eta birusak ez zuten menderatzen baloreen gorabeherako iguripena orobatean. Nork esan zuen burtsa agenteak nanoak izatea ezinezkoa dela? Maltzurkeriarik itzelena baino sanoena etorri badator, inbertitzailerik onena bere burua bihurtzeko. Kapitalismoak munduratu dituen kalamidadeen artean ez da omen sortu birusen arteko mutaziorik amarrutsuena, nanoen artean nano pinpirina, Ihauteriko gripez mozorrotuta dagoena eta gizateria ororen umanta eta totema laister izendatuko dena; inbertsiotan dakiela badaki, zer gorridunen artean aukeramen onena liteke burtsatik at izateko. Dirudienez, ahalik eta lasterren gai da ibextreintaizincoen artetik balore zabarrak despedituta bertan behera uzteko .

Buscar