Ane Ahedo eta Maider Gago

Bizitzen hiltzea

Gaur egun, XXI. mendean, eutanasiak, edo beste era batera esanda, heriotz duinak, zatiketa handia sortzen du moralki eta etikoki gure herrian. Adibidez, Maria José Carrascoren kasua dugu, esklerosi anizkoitza zeukana duela 30 urtetik, eta bere senarraren laguntzaz lagundutako suizidioa burutu zuen. Honek eutanasiaren despenalizazioari buruzko eztabaida zabaldu du, Espainian ez delako legezkoa.

Batzuk alde egongo dira eta beste batzuk kontra, ikusten utziz ez garela herri libre batean bizitzen edo gobernuak esaten duen modura “demokrazia” batean. Eutanasia ez litzatekeela onartu behar esaten duten pertsonentzat, ospitale batera hurbildu besterik ez lukete egin beharko, jakiteko gaixotasun horiek eragiten dizkieten minak.

Eutanasia legeztatzearen ideia gustatzen bazaigu ere, ardura handia izango litzateke gero erabili beharko luketenentzat, dena den, ardura handiagoa izango litzateke hiltzeko zorian dagoen pertsona bati sufrimendua areagotzea. Metodo honen erabilpena medikuntzan aurrerapenak egitez aparte, gaixoarentzat onuragarria izango litzateke. Gainera, egoeran jartzen bagara, guztioi gustatuko litzaiguke gaixoaren eta senideen sufrimendua ekiditea.

Gure zalantza bakarra itxaropenaren kontua izan da. Guztiok izan dugulako noizbait itxaropena adiskide baten sendaketa gertatzean, nahiz eta oso txarto egon eta medikuek baieztatzea entzun ez nahi duguna. Erabaki hau zaila izan arren, eutanasia erabiltzea oso zehatza izango litzateke, eta medikuek ez balira ziur egongo ez lukete erabiliko zuri gibelak eguzkitara ateratzeko.

Buscar