BIzkaibus eta gurpildun aulkiak
Abenduaren 14an, Bilbora irteera bat antolatu genuen Durangoko Institutuko gela egonkorrekook. Bizkaibusean joatea erabaki genuen eta bi egun lehenago idatzi bat bidali genuen bertara, 2 gurpildun aulki generamatzala helaraziz (telefono bitartez eta mail baten bitartez).
Erantzuna baiezkoa izan zen, ez zegoela arazorik eta autobusa lasai hartu genezakeela jaso genuen.
Ostiral goizean, autobusaren zain geltokian geundela (autobusa hartzeko 10 minutu falta zirenean) telefono dei bat jaso genuen, autobusean gurpildun aulki bakarra eraman zitekeenaren berri emanez eta beste aulki bat hurrengo autobusaren zain geratu behar izango zela (20 minutu beranduago). Honek gure taldea, bi taldetan bihurtzera derrigortzen gintuen eta hauetako talde bat helmugara beranduago heltzera.
Horrez gain, joan etorrian, hainbat autobus ezberdin erabili genituen, 6 guztira. Hauetatik, 2 autobusen plataformak apurtuta zeuden eta autobusa aldatzera behartu gintuzten, beste bidaiariekin batera (beste bidaiariei atzerapena sortuz).
Ez dira gutxi egunero gurpildun aulkian gabiltzanok izaten ditugun zailtasunak (kaleetako oztopo arkitektonikoak…) eta Bizkaibusek zailtasun horiek areagotzen dizkigula ikusirik idatzi hau egitera derrigortuta gaude. Gaur egun, honelako oztopoak aurkitzean, edozein mugikortasun zailtasunak dituen pertsonagan nolako oztopoa den hausnartzera eramaten gaitu, gure eguneroko bizitza erraztu beharrean oztopatu egiten dituelako (edozein hitzordura garaiz heltzeko jakiterik ez baitago). Autobusa, honelako egoeretan, hartzea ez dela funtzionala ikusi eta bizi izan dugu, honela garraio pribatura edo etxean geratzera kondenatzen gaituzte.