Aritz Soloeta Garmendia

«Blackface» beraren benetako eginkizuna

Okupazio koloniala edota europako mugaz haragoko munduaren arpilatzea zibilizazioak inoiz izan duen eginkizunik garrantzitsuenetakoaren gisa azaltzen da historia liburuetan. Kontakizun horietan, Europaz kanpoko mundua, historia falta duen toki bat bezala agertzen da. Hala, denboraren igarotzeak, testuingurua falta ohi izaten du eta oparotasunezko garaiak, kaosa eta herrialdeen desintegrazioez ordezkatuak izaten dira. Gizateriaren historia horretan tartetxo bat eskaintzearren, bertako herrialdeek kolonizazio europarrarekin duten zorra behin da berriz aipatzen delarik.



Arrazismoak, egun, herrialde aurreratuek munduko beste herrialdeetatik babesteko eraikitako harresiak legitimatzen ditu. Bestalde, Europan sartzeko baimena lortu duten etorkinak diziplinatzeko instrumentu gisa ere erabiltzen da arrazismoa. Izan ere, berau, besteak beste lan merkatua erregulatzea ahalbidetzen duen egitura dinamiko bat da. 



Etorkinek gizartean funtzio sozioekonomikoak betetzen dituztela esatea ez luke inor harritu behar, baina hori baldintza konkretu batzuetan gertatzen da. Baztertuta eta egoera negargarri baten atxikita mantendu ondoren, gizarteko toki jakin bat eskaintzen zaienean, hain zuzen. Beraz, portaera arrazistak, zapalketan eta umiliazioan oinarrituta dagoen blackface beraren benetako eginkizuna ez ulertzea barne, etorkinen esplotazioa eta diskriminazioaren jarraipena bermatzen du. Haien soldata baxu, lan baldintza ezegonkor edota lanaldi amaigabeak ahalbidetzeaz batera, gizartean antolatzen diren ekintzetan parte hartu edota politikan eragiteko izan ditzaketen aukeren ukapena ere suposatzen baitu.

Buscar