Juan Luis Mugertza Unanue

Borrokalari

Aldatuta dago, zeharo. Egoera honek aldatu egin du; goitik behera. Inoiz baino sutsuago dago, erreibindikatiboago. Gainera ez da isiltzen. Beti du kexaren bat. Nork esango luke egoera hau ezagutu aurretik, horrelako hizkera, horrelako tonu oldarkorra erabiliko zuela beraien gustuko gobernuaren aurka? Baten bat egon daiteke, baina inor gutxik. Izan ere, aukera izan du, ez behin, ez bitan, ez hirutan..., askotan, ahoa zabaltzeko, eta gertuko kolektibo zaurgarri horiek defendatzeko. Baina, bai, zera! Bestelako lehentasunak ditu indarra horrelakoetan alperrik xahutzeko. Orain badakigu (lehen ere bai) nortzuk diren lehendakariaren gustuko lagunak, eta zerk mugiarazten dituen, bai bera, bai bere alderdia. Bestela galdetu behartuta, egun hauetan lanera joandako langileei, zer balio duen beraien osasunak.

Buscar