Jakue Rodríguez, Sopuertako Kontzejuko Ezker Abertzaleko zinegotzi ohia (1991-2001)

Botere kontua da

Nola kudeatzen dira botere-harremanak ezkerreko eremuan hierarkiarik sor ez dezaten? Imajina dezagun kontzeju bat Enkarterrin, gobernatzen duten siglen talde baten inboluzioa egitate bat den udalerrian. Foucaultek zioenez, «jakin gabe praktikatzen dugun muga eta bazterketa-sistema ulertu nahiko nuke; inkontziente kulturala agerian utzi nahiko nuke» ("Bazterketa-erritualak").

Herri horretako udal-bizitzaren errealitateak lotsa ematen du nola aktibatu den bazterketa-sistema bat, oso kontzientea, botere erabat hierarkiko eta harrokeriaz gauzatua iristeko: guztia herriarentzat baina herririk gabe, despotismo ilustratuaren kontzeptu politikoa, non giza erabakiak arrazoiaren gidaritzapean dauden; bere arrazoitik nirekin edo nire aurka zaude, nartzisismo eta nagusikeria bihurtzen da.

Dena udal hauteskundeetarako hautagaitza prestatzean hasi zen. Bertan, proiektuarekin konprometituta zeuden baina deserosoak zitzaizkien pertsonen gogaitasuna eragiteko moduak aipatzen zituzten, eta, beraz, beraiena ez zen edozein proposamen trakets eginez jardun zuten, martxa, intentsitate baxuko parte-hartzea edo isilpean.

"Denon herria, denontzako udala" bezalako dinamika, egungo nomina duen zinegotziak, elektoralistatzat eta Voxen propiotzat jo zuen. Ondoren, beste inposaketa batzuk etorri ziren, garapen komunitarioko kudeaketa irekia jendeaz eta jendearentzat defendatzen genuenak, ahultzeko eta baztertzeko. Demokrazia formala vs demokrazia parte-hartzailea?

Zein urrun geratzen den joera inklusibo bat markatzen zuen bindikazio hura, udal politikaren eredu aldaketa bat: "Alkaterik onena, herria!". Legegintzaldi betean gaude, eta hainbat gauza gertatzen dira, hala nola lortutako aktak (gehiengoa), seigarrenak uzten dau; duela gutxi beste dimisio bat eta lau uko; uda ostean beste bi dimisio aurreikusten dira, eta ikusiko dugu noraino iristen diren botereari eusteko, gutxiengoan geratzen baitira, laurekin. Lortu arte, bai! Baina ez da modu.

Buscar