Aritz Soloeta Garmendia | Otxandio

Burtsa

Burtsaren jardueraren ondorioz bada gurean zorionekorik; burtsa-artekariak, analistak, negozio kazetariak, banketxeen jabeak, herrialde ezberdinetan jasotzen diren gertakarien ondorioetatik bizi diren zenbait milatako gizatalde bat, hain zuzen. Baina bestalde, nolakoa da orokorrean gizartearen egoera? Izan ere, gaur egun gizartearen ekonomi hazkundea edota garapena oztopatzen duen indarra besterik ez da burtsa. Hazkundea engainatzea ezinezkoa da.

Empresa baten balioa, epe luzera kontsumoaren eta ekoizpenaren arabera has daiteke. Beste guztia espekulazioa da. Beraz, nork behar du burtsa? Ez empresek. Enpresa bat aurrera eramateko mailegua lortzea nahikoa baita, batez ere empresaren kudeaketa ahalbitetuko duen epe luzerako mailegua baldin bada. Ezta pentsio sistemak ere.

Etorkizuneko pentsioak langilehek zihurtatzen bait dituzte. Ezta ‘aurrezteko’ ahaleginetan dirua burtsan inbertitzera behartuta dauden erakunde publikoek ere. Burtsan ari direnen artean, etekinak ateratzen dituzten bakarrak garapenaren irakurketa faltsuak egiten dituzten finantza industriariak baitira. Mendebaldeko politikariek, aldiz, alderantzizkoa egiten jarraitzen dute. Izan ere, banketxeen eta pentsioen baloreak burtsari lotu dizkiote, eta ondorioz jolasean jarraitzea hil ala biziko betebehar bilakatu zaie. Arazoari irtenbidea aurkitzeko nahikoa litzateke baina burtsa amaitutzatt eman eta balore nominalekin ordezkatzen hastea.

Buscar