Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo

Burtsak finala ebaztean

Ekonomiaren irudizko konkurrentzian burtsa merkatuak azaldu izan dira askotan adibide gisa. Azalpen bitxia izan arren, akzio erosle atomizatua delarik, ezinean legoke eragin zabala gertatu tarteko ez bada agertzen dirutza itzela salerosketan, erosle bakanduak direla medio. Halere, alderebeskeriak gerta litezke. Kasu, futbolari zaleak, milaka izaki, akzio erosle apurrak dira eta zirrara futbolarian, erabateko hunkidurak jota, saltzaile porrokatu modukoak bailiren, saltzen dute azken akzioraino, bere burua hiltzen pareko zeremonia edo. Gaur burtsa hondoratu egin da. Zer beste faktore ezkutatua, ikus-entzule eta futbol zelaiko ohiturak akaturik, Imanoltxoren dunbaltzarra muzin utzi dute, zelaira eramatekoan ezinean lagatuta, bolandera bazen bezala. Holakorik jazo omen zen 29ko egunetan «baseball»-ak eraginda.   

Buscar