Mikel Fernandez Minguez

Buruko osasuna

Atzo izan zen Buruko Osasunaren Nazioarteko eguna. Baliogarriak ote dira horrelako egunak? Nire ustez, ez dira eraginkorrak eta apaintzeko baino ez dute balio. Egia da ikusgarritasuna aportatzen dutela, baina horri gehitu behar zaio zerbait: urte osoan zehar sentsibilizazio kanpainak, topaketak, hitzaldiak eta inbertsioak osasun arloan eta, tamalez, azken horiek gero eta urriagoak dira.

Gaixotasun honen ikusgarritasuna emateko inportanteak bezain ausartak izan ziren irratian Miren Larrion Gazteizko udalean EH Bilduko bozeramaile ohiaren hitzak. Elkarrizketa horretan politikari ohiak kontatu zuen orain bi urte gertatu zitzaiona, eta eskatu ere egin zuen gaixotasun hori lehenengo lerroan jartzeko eta merezi duen garrantzia emateko. Gaixotasun hau gertutik ezagutzen dugunok dakigu horrelako testigantzak eta aldarriak garrantzi handikoak dira, jakiteko nola bizi duen gaixoak eritasuna –zer nolako sufrimendua duen– eta emateko buruko gaixotasunei beharrezko normaltasuna.Komunikabideetan bere buruko gaixotasunaz berba egiten pertsona bat ikusten dugunean eta horrek atentzio ematen ez digunean, normaltasuna gertuagoa izango da.

Zemento gutxiago eta inbertsio gehiago pertsonengan. Hori da biztanleok nahi duguna. Agur ta zaindu!

Buscar