Juanba Berasategi, Kataluniatik
Pena handiz jaso dugu Juanba Berasategiren heriotzaren berria. Zinegile eta marrazkilari trebea eta oso maitatua Oarsoaldea eta Euskal Herri osoan. Baita Katalunian ere. Sensibilitate eta trebetasun artistiko berezia zuen pertsona izan zen Juanba. Hainbat euskal eta katalan artista bezala, beraien herriko kulturarekiko fideltasunak ate dexente itxi zizkiotela esan genezake. Hori dela baliabide eskasekin egindako kalitatezko lanak are eta handiagoa egiten du berak lortutakoa. Bere izateko era irudikatzen duen istorio bat kontatu nahiko nuke. Juanbak, Josep Maria Forn zinegile katalana ezagutu, eta guztiz mirestuta geratu zen harek egindako lanarekin. Izan ere, Josep Maria Fornek, 80 urte baino gehiago eta baliabide eskasekin egindako “El Coronel Masià” filmea, Donostian 2007.urtean eta denbora dexentez erakutsi zuen zine areto bat lortu zuen arte jo eta ke ibili zen lanean. Espai Catalunya elkartetik apaltasunez eskertu genizun. Herrien eta pertsonen arteko elkartasuna erakusten duen momentu horietako bat izan zen. Eskerrikasko Juamba, lagun mirestua, que la terra et sigui lleu company.