Cortina de fum
Aitor Castañeda Zumeta |Gasteiz
16/04/2013

Idazki honetako izenburua, ‘ke gortina’ katalanez esateko modua dugu. Gure Hezkuntza Ministroak berba gutxi ezagutuko du hizkuntza horretan, ‘No em penedeixo en absolut’ (‘Ez dut ezer damu’) esaldi famatuaz aparte. Esaldia, Ministroak hedabideei eskainitako erantzuna da, ume katalanak espainiarizatzeko nahiak publikoki aitortu ondoren; izenburukoa, berriz, bere azken jokaldiak izendatzeko kontzeptua da.

PP zikin dago, bai bere iraganarengatik (bere jatorria ez dugu zertan aipatu), bai finantzekin moldatzeko duen trebetasunagatik. Lehen lokatzekin bigarren lohiak tapatzen ditu, eta populazioa distraitzeko, erregioen identitatearen inguruko eztabaida amaigabea baino hoberik ezin topa. Garbitu ditzagun, beraz, kontuak.

Wert delakoaren azken aginduak zera aurreikusten du: eskola katalan batean ikasle bakar batek klasea gaztelaniaz jasotzeko eskatzekotan, klase osoak Gaztelako hizkuntzan ikasi beharko duela. Aginduak bi aurpegi islatzen ditu: Espainiako muturreko eskuinak abertzale identikoak sortzeko duen beti(ra)ko desira, batetik, biluzik dagoen Gobernu baten lotsak estaltzeko beharra bestetik.

Beharrezkoa zaie miserableei cortines de fumak egitea, herritarrok gorputz biluzi eta deformea ikus ez dezagun. Baina honetaz kontziente bagara, ez dugu zertan izutu: kea besterik ez da. Inork uste al du klase oso batek katalanez ikasi nahi izanda, bakar batek eskatzekotan, bakar horren nahiak hogeiren gainean jarri ahal direla? Azkenean, hezkuntza zentroak salomonikoki banandu beharko lituzke tokiko hizkuntzaren disidenteak. Eta errentagarri ote zaio zentro horri ikasleriaren %3 batentzako klase bereziak prestatzea? Ba al da gurasorik bere seme-alabak isolatu nahiko lituzkeenik? Ekonomia eta pedagogia aldetik, ezinezkoa.

Romanonesko Kondeak 1916ko diputatu katalanei hala esan zien: «bere hizkuntza berreskuratzen duen herriak, bere independentzia lortzen du, eta xede horretara hurbiltzen zaituzten bideak moztu behar ditugu». Baina bidea berriz moztekotan, Katalunian abertzaletasuna haziko da, ez ordea PPk nahiko lukeena. Gogora bezate popularrek Frankismoak ez zuela ezer konpondu, ahaztu omen dute eta.

Artículos
José Ramón López de Abetxuko Likiniano
04/08/2020
Ramón Zallo
04/08/2020
Alfredo Ozaeta
04/08/2020
José Luis Úriz Iglesias
04/08/2020
Cartas
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
04/08/2020
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
04/08/2020
Gerardo Hernández Zorroza
03/08/2020
Jesus Cantero Gonzalbo
03/08/2020
Últimos posts
Koldo Campos
25/07/2020