Dirua badago
Angel Irigoras | Goierriko pentsioduna
29/08/2019

Pentsa! harrapatzeko ere ba dago eta. Pentsiodunak kalean gaude urte eta erdi luze ezkero: pentsio sistema publiko duin baten alde; gutxiengo pentsioa 1.080 eurokoa; gutxiengo soldata 1.200 eurokoa... urtero IPCa legez bermatua; emakume eta gizonen arteko soldata eta pentsioen ezberdintasunen kontra; pentsioak murriztu eta prekarietatera bideratu dituzten 2010-11-12-2013ko pentsio eta lan erreformak indargabetzea nahi ditugu... Dirurik ez dagoela sinetsarazi nahi digute baina, herritarron dirutik, milaka milioi euro eman zioten bankuei beraiek egindako zorrak ordaintzeko; IBEX 35eko enpresak (handiak) milaka milioi euroko irabaziak izaten dituzte urtero eta bakarrik %6 ordaintzen dute Sozietate Zergatan; Errege Etxea, Ejertzitoa, Polizia, G7... Dirua ba dago, baina oso gaizki banatua. Pentsiodunok gizarte honen %25 gara baina aberastasunaren %9,5 bakarrik jasotzen dugu. Politiko askok izugarrizko soldatak, dietak... jasotzen dituzte; badira alkateak, soldata beraien buruari %40 igo diotenak, ba da 7.500 euro kobratzen duenik eta hori; borondatez, «herriaren eta herritarron alde lanera joan direlarik»... Zenbat igoko ote lukete derrigortuta joan behar izan ezkero? Erregearen Etxeak, 8 bat miloi euro jasotzen ditu urtero; Ejertzitoak 31.000 bat milioi euro... Segurantza Sozialean, atera dutelako edo soldata duinik ez dituztelako ordaintzen, dirurik ez baldin badago, falta bada, osatu dezatela Estatuaren Aurrekontu Orokorretatik; zergatik, bertan dagoen diru zati handi bat, guk, langileok jarritakoa delako. Guk jarri, guk erabaki non eta nola erabili. Gogoratu orain duguna, urteetako borrokari esker lortu dugula eta gaizki dagoena, agintean egon diren edo dauden politikoek aldatu nahi ez edo okerrera bideratu dutelako dugula. Dirua badago, Pentsio duinak guztiontzat izateko bidean politikoen borondatea aldatu beharra dugu. Irailaren 2an, berriro, Pentsiodunak kalean! Aurrera!

Artículos
Rafa Diez Usabiaga
20/10/2019
Edurne León Sánchez
20/10/2019
Iñaki Egaña
19/10/2019
Martxel Toledo Garmendia
19/10/2019
Cartas
Oskar Gaztelu Bilbao | Larrabetzu
18/10/2019
Pedro Mari Usandizaga Añorga
18/10/2019
Txema Landa
18/10/2019
Manu Ballesteros
17/10/2019
Últimos posts
Martin Garitano
18/10/2019
Martin Garitano
17/10/2019