Nerea Arrizabalaga Etxaburu

Ea Azkena den

Atzo urtero legez Bilboko kaleak bete genituen presoen eta iheslarien alde.

Eta berriro ere elkar ikusten genuenean elkarri esaten genion ea aurten azkena den.Erantzuna, noski, ezetza zen.Ezezkoan ziren hainbat herritar xume kaleak jendez gainezka zirelarik. Optimista edo ez delako erantzun zidan batek. Nik, ordea, jakintsua zelako aditzera eman nion.

Eta urratsez urrats, urteak igaro dira, eta badirudi barneratu egin dugula urtero berriro ere kalera irten beharko dugula aurtengoa azkena ez dugulako izango.

Eta hori ene begiotan ez da bidezkoa, ez zaigu zilegi, Herri honek bizi beharra duelako gizarte honek behin eta berriro aldarrikatu duen bezalaxe, Justizian eta Bakean, guziok aurrera egin dezagun Gizatasunean eta Askatasunean. Hala biz!

Buscar