EAEko turismoa covid-19aren aurrean
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak dioenaren arabera, EAE-ko Barne Produktu Gordinaren %6,1a turismoari dagokio. Horrez gain, autonomia erkidegoko lan postu guztien artetik 107.000 dira turismo sektorearen parte, eta, urteko 3,8 millioi turista jasoaz, EAE-ko turismoa, ekonomia guztia baino bizkorrago hazten ari da.
Bazirudien planetak eguzkiaren grabitateagatik baino turismoak bultzatuta biratzen zuela (edo agian turismoa zen eguzki berria) covid-19a iritsi, eta biratzeari utzi zion arte.
Desastre bat dirudi, baina aukera ezin hobea da EAEk turismoaren kudeaketa birpentsa dezan; azken urteotan jasaten ari zen masa turismoa alde batera utzi, eta ingurumen jasangarritasuna, kulturala eta ekonomikoagatik apustu eginez.
Turismoaren kudeaketa ez da erraza, eta ez da existitzen pausuz pausu gauzak nola egin behar diren azaltzen duen gida-libururik: alboko herriari funtzionatzen dionak, ez digu zertan guri funtzionatu beharrik.
Sektorea berriz martxan jartzen ari delarik, EAE prest egon beharko da ez covid-19ari aurre egiteko bakarrik baizik eta birusa ez jasotzeko, horrela, biztanleria egoera egonkor batean mantendu eta turisten iritsierak dakarren inflazio ekonomikoak suposatzen duenarekin horixe lortzeko lan egin.
Egoera dela eta, turistek jende-pilaketak baztertuko dituzte, baita hiri handiak ere, segurtasuna bilatuko dute, gertutasuna eskertu, aire-libreko espazioak baloratuko dituzte, baita natura ere.
Gorakada ekonomikoa eskura jarri dio covid-19ak Euskal Herriari: turistek bilatzen duten hori badaukagu, eta guk badakigu, hori turistei erakutsi behar zaie.
Aukera paregabea daukagu turismoak orain arte ekarri dituen aspektu negatiboak alde batera utzi eta aspektu positiboei helduz, EAEren turismoa modu jasangarrian berpizteko. Pandemiaren alde positiboa aprobetxatu behar dugu.