Elikagaiak eta koronabirusa (I)
Eneko Egibar Artola | Albaitaria eta politologoa
08/04/2020

Benetan kuriosoa, elikagaiez ari dira eta lehen sektoreko protagonistak ez dira inondik inora ageri. Elikagaiak ekoizten dituztenak desagertuta daude mezuetan; bai baserritarrak, bai arrantzaleak, desagertuta.

Bitartekotzaz ari dira. Nire iritzian, Euskal Herrian, ez politikoki, ez ekonomikoki ez zaio arazoari heltzen. Eta gaur egun arazoa ez da elikagaien segurtasuna, ezta elikagaien gabezia ere. Arazoa elikagaien monopolioa da eta bere mezua zeinen esku dagoen eta etorkizunean ere zeinenean egongo den.

Koronabirusa globalizazioak ekarri omen du… Bestalde, gaur egun pertsonentzat fronterak ixten ari dira eta Euskal Herria bitan banatzen ari dira. Pertsonentzat ari dira ixten, ez elikagaientzat. Izan ere, elikagaiak atzerritik hona ekartzeak ez al du, bada, orain eta etorkizunean ere inolako arriskurik edukiko ez Hegoaldean, ez Iparraldean? Elikagaiak bakarrik etorriko al dira, bada, etorkizunean; garraiorik gabe? Eta klima aldaketarekin ez al dauka, bada, zerikusirik honek guztiak? Elikagaiak munduko beste muturretik gurera ekartzen jarraituko dugu betiko moduan?

Agian, betikoa falta da: gogoeta sakona falta da lehen sektorearekiko, bertoko baserritarrarekiko, arrantzalearekiko, transformazioko bertoko enpresekiko (hiltegiak eta abar luze bat…). Eta ez, ez naiz ari elikagaien autarkiaz Euskal Herrian, ez. Elikagaien mundua lehen sektoreko protagonistengandik urruntzen badugu, inoiz ez garela zuzen ibiliko esaten ari naiz.

Artículos
Ana Tere Díaz
27/05/2020
Joseba Vallés Izquierdo
27/05/2020
Joxemari Olarra Agiriano
27/05/2020
Ricardo Cruz-Lopez
27/05/2020
Cartas
Kari Ledesma Villa
27/05/2020
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
25/05/2020
Victoria Vallejo Martínez
25/05/2020
Irune López Carriba
25/05/2020
Últimos posts
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020
Fito Rodriguez
13/05/2020