Xabier Perez Herrero I Irun

Elkarrizketa soziala: «Money for nothing»

Bai, gaurko elkarrizketa sozialean denetatik hitz egin daiteke, denetatik... langile eta langabeei benetan kezkatzen zaienari buruz izan ezik, noski.
Fiskaltasunaz... birds&flowers. Eusko Jaurlaritzaren murrizketaz?... birds&flowers. PPren lan erreforma ez inposatzeko geure lan harremanez?... birds&flowers. Ez usteldutako Lan Heziketaz?... birds&flowers.
Aldiz, parte hartzen duten sindikatuei oparitzeko diruaz... bai, noski. Horretarako badago diru dexente. Money for nothing edo, askoz okerrago, eskuindar gobernu bati «argazki» on bat emateagatik.
Moketa horrek zapalduenari kutsatzen dio. Kontuz.

Buscar