Josune Garcia

Enpresa armamentistikoak UPV-EHUan

Kaixo, Ingenieritza Goi Eskola Teknikoko ikasle bat naiz. Pasadan astean unibertsitatean lan jardunaldiak eta enpresen aurkezpen programa izan zen, ikasleriarentzat oso onuragarria zeren errealitate industriala ezagutarazten digu eta lan munduarekin lehenengo kontaktua egin dezakegu. Enpresa asko egon dira, baina batzuk Indra, Sener, ITP, Aernnova, Siemens edo Sisteplant, adibidez, euren irabazien zati bat armamentua egiten lortzen dute: kazak, borroka-helikopteroak eta misilak. Beste hitz batzuetan esanda, gerrarekin aberasten dira, gizateriaren aurka egin den krimen handienarekin aberasten ari dira, pertsonen hilketekin aberasten dira. Eta nola ez, hau ez da hitzaldietan esan.

Honez gain, enpresa hauek diru publiko asko jasotzen dute kontratu eta diru-laguntzen bitartez… EAEtik gastu militarrarentzat ateratzen den dirutik ere: 666€ pertsona bakoitzeko urtero.

Hezkuntza gure gizartea hobetzeko modu bat izan behar da. Iraingarri eta paradoxikoa dirudi izaera armamentistikoa duten enpresak unibertsitate publikora gonbidatzea. Gerrateak gure etxetatik oso urrun bizi diren pertsonak jasaten dituzte. Hala ere, hemen hasten dira, gure etxeen ondoan dauden lantegi eta enpresetan, heriotzaz eta sufrimenduaz aberasten direnak.

Buscar