Gontzal Fontaneda

Epailea banintz

Iruña-Veleiazko auzia amaitutzat joko nuke frogarik ezagatik.

Arabako Foru Aldundiari, ziorik gabe bota zuenez, Lurmen S.L. aztarnategiko indusketan berriz harraraziko nioke.

Lurmen S.L. enpresari kanporatuz geroztik orain arte zor dion kopurua ordainaraziko nioke Arabako Foru Aldundiari.

Grafitoen adina ebatzi arte, pieza arkeologikoak Eusko Jaurlaritzaren babespean jarriko nituzke segurtasuna berma diezaien, kultur ondare publikoa eta aurkitu zituzten arkeologoen jabetza intelektualaren gaia dira eta.

Nazioarteko laborategi ospetsu batzuei grafitoen data ebazteko azterketa eginarazteko eskatuko nioke Eusko Jaurlaritzari.

Antzeko grafito gehiago agertzen den begiratzeko, Iruña-Veleian indusketa osagarria egin dezan nazioarteko arkeologo-talde bat eratzeko eskatuko nioke Eusko Jaurlaritzari.

Gasteiz 2017, Eliseo Gilen birgaikuntzaren urtea.

Buscar