Kontxita Beitia

Errealeko ikurrean Borboidarren koroarik ez!

Egun 80urte ditut, eta oroitzapena dudanetik Realzalea naiz. Nire aitarekin Atotxara joaten nintzen Igandero, gogoko nuen oso hango giroa. Heldu izatean gutxiago joan naiz partidak zuzenean ikustera, baina ze zirrara Kortabarria ta Iribarrek ikurrina atera zutenean, edo Ormaetxearekin irabazitako bi ligak, eta beranduago Toshack-ekin  errege kopa....Nik Erreala Donostia eta Gipuzkoarekin hertsiki loturik sentitu dut, gure herriari alegia. Bagenekien Errealari “Real” titulua Espainiako erregeak, Alfonso XIII.ak, hain zuzen, emana ziola...tira, inor ez da perfektua.

Baina bada hiru aste kezka handi bat dudala nire barnean, lagun batek errealeko ikurrean dagoen koroa Borboi erregeen koroa zela erran zidan, ikurrari buruz idatzirik zegoena irakurri nuen, lagunak arrazoia zuen, eta ez hori bakarrik, Errepublika garaian koroa kendua izan zen ikurretik eta frankismoan berrezarria. Nola liteke hau? Nolatan ez dugu orain arte deus egin?(agian egin da saiakeraren bat) Ez naiz hasiko zerrendatzen Borboien koroa Realeko ikurretik kentzeko arrazoiak, hamaika ditut, baina bada bat ukaezina: Gipuzkoarrok ez dugu koroa hori gurea sentitzen, beraz ahal bezain laster ikurretik ezabatua izan dadila eskatzen dut. Errealeko bazkide, jarraitzaile eta Peñei deialdi honekin bat egitera deitzen ditut, eta zuzendaritzari hartu beharreko erabakiak hartu ditzan, egoera lotsagarri honi aterabide emanez.

Milesker mezu hau errealzale guztien artean zabaltzen laguntzeagatik.

Gora Erreala!

Gora Euskal Herria!

Buscar