Jesus Vicente Pascual | Barriroren izenean

Errenta aitorpena euskaraz

Administrazioan, euskararen  erabileran aintzidaria izan den leloa “Errenta aitorpena euskaraz”  gero eta urrutiago dago haren helburutik Bizkaiko lurraldean emaitzei erreparatuz  gero. Urtez urte,  murritzagoak izaten baitira datuak, gero eta euskaldunagoa (Bizkaian % 25 euskaldun)  den gizartean (ikusi beheko kuadroa);

                Errenta aitorpena
 
   Urtea*       Aurkeztutakoak   Euskaraz         %
    2009            605.404            16.071        2,65
    2010            608.382            14.907        2,45
    2011            613.660            14.257        2,32
    2012            598.149            13.796        2,31
    2013            586.851            12.737        2,17    

*aitorpenaren urtea. Iazko datuak faltako lirateke
    
Inbidiaz ikusten dugu Gipuzkoako hainbat udalek errenta aitorpena euskaraz  abiatutako kanpainak, eta haiei esker lortutako emaitzak (2014ko errentak)  Beasainen %16,60, Ordizian % 17, Lazkaon %25… Debagoienan aurten «7 mila baietz»  daukate erronka(65.000 biztanle gutxi gorabehera).
    
Barriro-tik (euskararen aldeko taldea Bizkaiko Aldundian) ikusten dugu, motibazioa landuz gero, emaitzak lortzen direla eta hori da faltan daukaguna; erabileraren aldeko kanpainak  gure administrazioan, kanpoan zein barruan.

Horri buruz ikus dezagun zer esaten den «Eta hemendik aurrera zer?» duela gutxi  Euskara21 taldeak burututako txostenean; «Herritarren hizkuntzarekiko atxikimendua elikatu egin behar da, eta euskararen aldeko sentiberatze lana etengabe egin…» eta «erabilerara jauzi egitea da erronka; bihotzetik ezpainetara gehiagotan eta gehiagok eramatea nahi dugu». Hala bedi!

Erabilerak euskalduntzen gaitu!

Buscar