Amaia Agirregabiria eta Antxon Agirregabiria | Kintanaren sendiaren izenean

Esker onez

Azaroaren 5ean aitak utzi gintuen. Hiru urte luzeetan zehar hamaika borroka irabazi zituen gaixotasun madarikatu horren kontra, baina jakin bagenekien, guda galdua genuela. Lerro hauen bitartez, gure esker ona azaldu nahi diegu hasieratik bukaera arte ondoan izan ditugun osasungintzako langile finei: Onkologiako Larraitz, Arrate eta Garbiñe, kimioko Mikel, Maria… Ostomiako Jone, Saralegi zirujaua eta bere taldea, Donostia Ospitaleko bigarren solairuko erizain eta auxiliarrak, etxeko ospitalizazioko ekialdeko eremuko Oihana, Karen, Koro… eta Altzako anbulatorioko Gastesi familia medikua, Mari Jose, Ainhoa, Marga… barkatu ahaztu ditugunak, ziur asko direla.

Bide batez, kalitatezko osasun publikoaren aldeko aldarria egin nahi dugu, murrizketen aurrean beraien lana maite eta egunerokoan gaixoa eta euren senideen alboan egoten dakiten profesionalei esker onez, eta instituzio eta agintariei gogoratu, osasungintza ez dela gastu bat, inbertsio bat baizik.

Mila esker, bihotz bihotzez.

Buscar