Espainiako Vuelta Bilbon; Tour Alternatiba Donostian
Nagore Vega, Mikel Álvarez, Julen Begiristain Baztan eta Unai Oñederra
11/09/2018

Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta. Hiru asteko hiru itzuli handi eta ospetsu. Klima aldaketak, ordea, beste itzuli erraldoi bat sortu du, Tour Alternatiba, eta aurten bigarren edizioa dabil martxan.

Espainiako Vuelta egun hauetan iritsiko da Bilbora. Abuztuaren 25ean hasi zen Malagan eta irailaren 16an amaituko da Madrilen. 21 etapa, 3.254 kilometro. Izugarria!

Tour Alternatiba ekainaren 9an abiatu zen Parisetik, eta urriaren 6an iritsiko da Baionara. Lau hilabete, 200 etapa, 5.800 km 3 eta 4 plazetako tandemetan, 5 herrialde zeharkatuz, klima aldaketaren kontra, «Alda dezagun sistema, ez klima!» lelopean.

Alternatiba Tour hau klima aldaketaren aurkako mobilizaziorik handiena da COP21-a egin zenetik. Pariseko gailur hark klima aldaketaren arazoa ez zuenez konpondu, herri mugimenduak martxan jarri dira benetako soluzioak eskainiz eta interes ekonomikoen menpe dauden soluzio faltsuak salatuz. Diru nahiak eta pertsonen beharrak ez datoz bat. Klima aldaketa gelditzeko pintura berdea baina zerbait gehiago behar da.

Alternatiba Tourra, etapaz etapa, herriz herri, alternatibak eraikitzen eta soluzio faltsuak borrokatzen dabiltzan mugimenduak elkartzen ditu, handitzen doan tsunami bat sortuz. Olatu hau urriaren 5ean iritsiko da Donostiara, eta merezi duen harrera egingo diogu hemengo soluzio faltsuak salatuz eta benetako alternatibak erakutsiz.

Donostiak duen klima 2050 ekintza planean ekonomia zirkularra soluzioaren erdigunean kokatzen da. Ekonomia zirkularrak ez du ontzat hartzen baliabide berriztaezinak erretzea. Erraustegia, beraz, ekonomia zirkularraren kontra doa, eta klima aldaketa bizkortzen du.

Han eta hemen, interes ekonomikoei erantzuten dieten alferreko obra erraldoien eraikuntzak ere klima berotzen du, eta Donostian, badugu gure adibidea: metroa.

Klima aldaketaren kontra hitz egin, baina interes ekonomikoen menpe ekin. Horra Alternatiba Tourrak apurtu nahi duen logika. Urriaren 5ean hartu bizikleta eta zatoz Tour Alternatibari harrera beroa egitera. Alda dezagun sistema, ez klima!

Artículos
Paz Francés, Lorena Alemán, Libertad Francés, Jon Igartua, Iranzu Baltasar,  Irati Jimenez, June San Millan y Ruth Martinez
21/11/2018
Bittor Abarzuza Fontellas
21/11/2018
Cartas
Iñaki Armendariz Illarramendi | Europe Zero Waste-Hernanin Zero Zabor
21/11/2018
Juan Luis Mugertza Unanue
21/11/2018
Gabriel Lacalle Elorza
20/11/2018
Manu Ballesteros
20/11/2018
Últimos posts
Martin Garitano
21/11/2018
Martin Garitano
20/11/2018
Martin Garitano
19/11/2018