Mikel Biain Berraondo

Espainiaren espetxe politikaren aurka

Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoan azken urteetan hainbat euskal eragilek emandako urratsek ilusioa eta esperantza piztu dute jendarte zabalean. Jakina da balizko konponbide bat jorratze bidean oztopoak ugari suertatu litezkeela, baina benetan borondate irmoa izanez gero, arduraz jokatuta, bidea egitea posible da.


Espainiar Gobernuak, ordea, errepresiorik bortitzenarekin erantzuten dio Euskal Herrian zabalduriko ziklo politiko berriari. Europatik datorren zuzentarauaren kontra eginez, preso gehiago kaleratzeko oztopo guztiak jartzeko prest dago.


Datorren asteartean, hilak 16, espainiar Auzitegi Gorenak bilkura egingo du 47 euskal preso politikoren zigorraren luzapenaz erabakitzeko. Europatik   datorren araua urratu edo ez erabaki beharko du Auzitegi Gorenaren osoko bilkurak.


Euskal preso politiko horien artean dago 24 urte kartzelan igaro ostean berriki atera den Alberto Plazaola Aitto gure herrikidea. Auzitegi Gorenak erabaki behar duena, beraz, honakoa da: ingeniaritza juridikoa erabiltzen ote duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko, edo ez. Ezin dezakegu ahaztu preso hauek zigorra bete dutela. Izan ere, preso hauei delitu beragatik zigorra bi aldiz betearazi nahi zaie.


Oñatiko Udal Gobernu Taldeak espainiar Gobernuak daraman kartzela politika ozen salatzen du eta aipatu Gobernuari dei egiten dio bake agertoki baterako bidea egin dezan, mendeku politikak alde batera utziz. Gaur, abenduak 16, arratsaldeko zazpietan herriko plazatik “Espetxe politika kriminalari stop” lelopean abiatuko den manifestaziorekin bat egiten du eta herritarrei manifestazio honetara etortzeko deia luzatzen die.

Buscar