Iñaki Goikoetxea

Estropada kronikak eta erabilitako terminologia

GARA/NAIZeko harpideduna naizen heinean, GARA egunero irakurtzeko ohitura dut; eta arraunlaria naizenez, arraunari dagokion atalari arreta «berezia» jartzen diot.

Udan zehar arrauneko notiziak irakurtzerakoan, estropaden kronikak nola idatziak (tratatuak) izan diren harritu nau: Espainiako telebista kate handiek futbolari buruz esan/idazten duten eraren zantzuak hartu dizkiot: «soberana paliza» bezala definitzen du gaurko kronikan Kontxan Hondarribiak egindako estropada (ez naiz adibide gehiago jartzen hasiko, hemeroteka hor dauka irakurri nahi duenak).

Nire iritziz horrelako terminologia erabiltzea ez da egokia, estropadaren kronikari sinezgarritasuna kentzen diolako.

Beste barik, zorionak Hondarribia eta Orio-ri Kontxako banderengaitik, eta gora arrauna!

Buscar