Pilar Aldámiz-Echevarría Iraurgui, Bilbo

Eta geureaz zer...?

Irakaskuntza publikoko irakasleok pozik gaude Eusko Jaurlaritzak 67 milioi euro gehitu dizkiolako irakaskuntza pribatuari soldatak parekatzeko.

Hala ere, zergatik ez gaituzte berdin tratatzen erretiroa hartzerakoan? Zergatik ukatzen digute guri «erretiro aurreratuagatiko kalte-ordaina», 2010ean sinatu zena (2010/07/16ko EHAA), dirua aurrezten zielako eta plantillak gaztetzen zituelako, irakaskuntza pribatuan «txanda-kontratu» gisa baliokideak jarraitzen duenean?

Ez da bidezkoa, eta EAJk eta PSEk badakite. Dagokiguna besterik ez dugu eskatzen, eta, gainera, epeak negoziatzeko prest gaude, baina haiek beste alde batera begiratzen dute…
Hori da gure Eusko Jaurlaritza!

Buscar