Euskal ordezkariak ala Espainiakoak?
Eurokopa hasi aurretik, Espainiako futbol selekzioko hautatzailea den Del Bosquek prentsari zerrenda osoa jakinarazi zioenean, euskal irrati bateko kazetari bati entzun nion bertan euskal hiru ordezkari zeudela, Athleticeko jokalariak diren Mikel San Jose eta Aritz Aduriz eta Chelseako Cesar Azpillicueta.
Atzo Txekiari la rojak 1 eta 0 irabazi ondoren, gaur, partiduaren komentarioa eginez antzeko zerbait entzun dut beste irrati batean, hemen ere, aipatu jokalariak euskal ordezkari gisa aipatuz.
Jokalari hauek euskaldunak sentitu eta euskal hiritarrak direla argi daukat, besteak beste, beraien ekintzekin demostratu dutelako baina kasu honetan, uste dut, irratiko kazetari hauek erratu edo nahasi egin direla, hirurak, euskaldunak izan eta sentitu arren, Eurokopan Espainiako ordezkari gisa ari direlako, nazioarteko txapelketa ofizialetan, beste euskal kirolariak aritzen diren bezala, tamalez, oraindik euskal selekzio ofizialik ez dugulako.
Ea ba hurrengo Eurokopan, 2020 urtean, euskal ordezkari gisa aritzeko aukera duten. Portzierto, hori aldarrikatzeko eta eskaera UEFAra bidaltzeko aukera: www.change.org orrian dago. Animatu eta sinatu.