Euskaldunon kontrako bazterketa Euskotrenen
Ez da lehendabiziko aldia Euskotrengo langile euskaldunak erasotuak sentitzen garena baina azken aldian muga guztiak gainditu dira.
Oso ohikoak izaten dira gurea bezelako enpresetan sortzen diren hutsuneak bete ahal izateko barne lan poltsak sortzea. Azken aldian postu askotarako deialdiak egin dituzte eta ia guztietarako komunikatzeko gaitasuna aipatu dute oinarrietan. Oinarrietan gaitasun hori bi hizkuntzetan izango dela ulertzen da baina praktikan komunikatzeko gaitasun hori gaztelaniaz bakarrik neurtzen da.
Azterketen zati bat, gaztelaniazko ortografia eta lexikoaren jakintzaren ingurukoa zen. Zergatik gaztelaniaz bakarrik? Zergatik euskera ama hizkuntza dugunok ez dugu aukerarik izan gaitasuna gure ama hizkuntzan frogatzeko?
Erantzuna betikoa, ez dagoela euskeraz materialik horrelako gauzak neurtzeko. Orain lau urte erantzun bera eman zuten antzeko arazo baten aurrean eta konpontzeko bitartekoak jartzen ez badira berdina gertatuko da lau urte barru. Arazo honek zuzenean eragiten du langile guztiak aukera berdinak ez izateko bidean.
Hori gutxi balitz, jakintza probak egiteko 4txandatan banatu gintuzten. Ondoren euskeraz froga egin nahi genuen galdetu eta bigarren mailako langileak bagina bezala euskeraz egin behar genuen guztiak txanda batean azinatuak izan ginen. Beste guztiengatik bereizi gintuzten, besteekiko arrotz sentitu arazi eta gainontzekoentzat lau eredu sortu zituzten bitartean euskaldunentzat bakarra sortuz. Honen ondorioz gainontzekoek euren beharren arabera egun bat edo bestean joateko aukera izan zuten bitartean euskeraz egin behar genuenak ez genuen pribilegio hori izateko aukerarik eduki.
Asko dira iada zuzendaritzatik euskera eta euskeraz bizi garen langileen aurka egiten ari diren erasoak. Gogoratu nahi diegu Euskotren, izaera publikoa duen enpresa bat dela eta guztion zergekin finantziatzen den bezela guztion eskubideak betetzeko konpromezua beharko lukeela, Euskal hiztunonak ere! Hori kontutan hartzen ez den bitartean ez da kalitatezko zerbitzu bat emango!