Euskarari burla
Euskalduna izatea oso gogorra da, eta euskara maitatzea are gogorragoa. Sufritu egiten duzu, eta ernegatu egiten zara. Gainera, oraingo martxari eutsiz gero... Bai, badakit zer pentsatzen ari zaren, baina ez naiz zu bezain baikorra, eta ez nauzu konbentzituko. Gure parajetan, non populazioaren handia bizi den, non EAJk agintzen duen, non euskara entzun, eta buelta ematen duzun jakiteko nor den, lasai asko bizi zaitezke euskara jakin gabe, eta hori errealitatea da. Bestalde, hizkuntza batek errespetua galtzen badu, hizkuntza bati, inor gutxi jabetu gabe (eta hori da, txarrena), trufa egiten bazaio, akabo! Ala ez al da iseka egitea, etengabe, euskal komunikabideetan euskara erdarari begira bizi izatea (tenperatura jaitsiko da, konexioa berreskuratuko dugu, eguraldia txarra mantenduko da...)? Irudikatzen duzue erdal komunikabideetan gaztelera gaizki erabiliko balute, zer nolako oihartzuna izango zuen? Ni baino aritukoa den horren iritzia itxaroten izan naiz artikulua idatzi aurretik, baina ez omen du merezi odol gaiztoa egitea, alferrikako lana hartzeko. Bai, badakit presak ez duela laguntzen egoera horretan lan egiten, ezta baliabide txikiak eta lan-baldintzak kaskarrek ere, baina, mesedez, saia gaitezen guztion artean geure hizkuntza hobetzen, eta maitatzen.