Beñi Agirre I Euskara irakaslea

Euskaraz derrigorrez?

XVII. mendetik gaur arte legez derrigorrezko dena da gaztelaniaz jakitea. 1529ko ordenantzetan jada agertzen da “cualidades que deben reunir los procuradores-junteros: ser los más arraigados y abonados; saber leer y escribir en castellano…”
Lege horrek sortu zuen ahalmena medio, gaur egungo Espainiako Gobernuaren ordezkariek euskaraz agertzen diren dokumentu ofizial ia guztiak etsaitzat hartzen dituzte. Justizia pean jartzen dituzte eta euren legeek, normala, eurei ematen diete arrazoia.
Ez dakit kargu politiko-administraziokoek euskaraz derrigorrez jakin beharreko legerik behar den; baina justizia, hizkuntza, hezkuntza, jardun ekonomikoak, nazio arteko ordezkaritza eta abar, indarrean jartzea eta interpretatzea gure esku soilik beharko liratekeela, bai. Hori, bai.

Buscar