Aitzol Etxaburu, Josu Urbieta eta Zigor Merodio | Mont de Marsan espetxeko euskal preso politikoen izenean

#expolioGARA

Portadan irakurgai dagoen 261 zenbakitik 14 gara.

Egunkaria eta berarekin batera zuen elkartasuna jasotzen dugu egunero. Itxiak eta erbestean, GARA jasotzeak zein balio duen sakon sakonean dakigu. Zuek egunero irekitako leihotik ikusten baitugu maite dugun herria eta mundua.

Orain guri dagokigu elkartasuna helaraztea, eta ziegan egonda, ezin bestela, paper batean eta posta bidez izan beharko da gure twitterra. Zalantzarik ez dugu: hau gure herriaren beste garaipen bat izanen da. Ez gaituzue inoiz ixilduko!

Buscar