Andrea Fernandez de Landa Perez | Albaitaritza ikaslea

Filosofia, behar zaitugu

Zer da filosofia? Hori galdetu behar genieke filosofia baztertu nahi duten politikariei. Kontua da filosofia haien interesen aurka dagoela. Hobeto esanda, filosofia=kontzientzia.

Filosofia kulturaren parte da, eta primeran ikusten da gaur egungo bizitzan. Nola lortuko dugu herri orekatu bat, ez baditugu balore minimo batzuk? Zer gertatuko da azkenean hezkuntzarekin? Osasunarekin? Eskubideekin? Eskubideei erreparatuz, «Ley Mordaza»-k gure askatasuna eta eskubideen aurka dago eta ez dago herri mugimendu nabarmenik. Galdetu behar genioke geure buruari erantzunen bila. (Filosofatu)

Ez badugu filosofatzen edo Platonen garaian bezala agoretan biltzen (non hitza oso garrantzitsua zen) ez dugu mundua aldatuko edo gure askatasuna praktikan jarriko. Galdetu iezaiezue zuen buruei: pertsonak ala estatuaren panpinak zarete? Eta, zuen umeak robotak izatea nahi duzue? Haien hezkuntza matematikan eta kalkuluetan egongo da oinarrituta; hots, hausnartzeko ahalmena landu gabe izango dute. Honekin guztiarekin ondorioztatu dezakegu: gaitasuna izango dute behar bezala pentsatzeko eta haien ideia propioak izateko edo nahiago izango dute esaten dietena bete?

Marxek herritarron batasunean sinesten zuen aldaketa guztien iturri bezala eta baita garaipen guztiena ere. Antzinako filosofoetan oinarritu gaitezke ideiak garatzeko baina egia esan guztiok gara filosofoak. Guztiok galdetzen diogu geure buruari kontu desberdinei buruz eta saiatzen gara erantzunak ematen. Gaitasun horiek egiten gaitu gizaki. Ez ahaztu.

Guzti hau kontuan hartuta, esan dezakegu ziurtasun osoz Filosofia defendatzea gure askatasuna defendatzea dela. Hezkuntzak iragana markatzen du eta iragan horretan umeek eskolan ideiak garatu eta elkarbanatu ahal izatea da nire xedea. Espero dut nirekin ados egotea. Filosofia=Kontzientzia.

Buscar