Funtsezkoa, jendea da
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguru batetan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda politikoek txertatzen dituzten eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian-tokiko testuinguruetara egokitzen diren bi ardatz diskurtsibo nagusi bilakatu dira. Eta, gainera, geroz eta nabarmenagoa den prekarietateak diskurtso hauek elikatzen ditu. Hemen bertan bizitzen ari dugu, Donostian.
Antifeminismoak, emakumeek gizartean mendeko lekua izan behar dutelaren pentsamendua babesten du, indarkeriaren eta desberdinkeriaren kultura iraunaraziz; arrazismoa −bere sotiltasun guztiekin−, arraza batzuk besteak baino gehiago direnaren ustean, indarkerian, gizarte-bazterkerian eta oinarrizko eskubideen ukazioan oinarritzen da. Zalantzarik gabe, horrelako gorrotoak jasaten dituztenentzat aurkako giroa sortzen duen ingurune bat.
Hala ere, badira esperientzia positiboak. Mobilizatzeko gaitasuna duten erresistentziak, komunitatea eraikitzen dutenak. Horretaz guztiaz hitz egin nahi dugu Medicus Mundi Gipuzkoak antolatzen dituen VII. Fundamentalismoen inguruko Topaketetan. Horietan, aurre egin beharreko erronkei heltzen saiatuko gara. Era berean, munduko hainbat lekutan indarkeria mota guzti hauei aurre egiteko funtzionatzen ari diren esperientziak eta tresnak ezagutu eta partekatuko ditugu. Hori guztia, bidezkoagoa den gizarte berdinzaleago bat lortzeko bidean, borroka kolektibizatzeko helburuarekin. Honenbestez, herritar guztiak, azaroaren 28 eta 29ko goizetan, Donostiako UPV/EHUko HEFA I eta Psikologia Fakultateetako Gela Nagusian egingo diren jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
«Fundamentalismoen aurka, funtsezkoa jendea delako».
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.