Bego Arregi, Jonan Altube | Laudio

Gero arte, Urruti

Igor Urrutikoetxea Bilbao joan zaigu. Gure Igortxu. Igor txikerra, Urruti handia.

Asko gara Laudion zein Aiaralde osoan Igor ezagutzeko aukera izan dugunok, LAB sindikatuan, Unibertsitate garaian, zinegotzi lanetan, Askapena erakunde Internazionalistan...

Borrokalari tematia, adiskide zintzoa, abertzale eta eta iraultzailea, langile nekaezina, bizizalea, bidaiaria...

Mundua harrotasunez euskaldundu egiten duten horietakoa, Euskal Nazioaren eta Mundu osoko langileriaren enbaxadore paregabea noiznahi, nonahi, aurreneko lubakian beti.

Oraingoan ez zara itzuliko zure liburu, mitin artikulu, kontaktu zerrenda, marroi, hitzaldi, proiekzio eta saltsa guztiekin.

Azken portura iritsi zara. Hemendik aurrera guk arduratuko beharko dugu. Saiatu bai, behintzat.

Zelangoa egin diguzun oraingoan, Igor. Txiki utzi gaituzu.

Jende xumearen egun handirarte, Urruti.

Eta zuri, Gotzone, muxu handi mordoa.

Buscar