Gipuzkoako politikariei: SOS larrialdiak
Mari Carmen Arandia de Soto
15/07/2019

Diputatu nagusi jauna eta udalbatzetako kideak, edo gai hau axola zaien guztiei… Jadanik prentsan azaldu den bezala, larrialdietako zentro koordinatzaileak Bilbon bateratzeko plan bat dago, erabaki horrek gure lurraldeko herritarrei aspalditik kalitatezko erantzuna ematen ari den Gipuzkoako koordinazio zentroa ixtea ekarriko luke.

Iritzi politiko batengatik hartutako erabakiarekin ados ez egoteagatik Osakidetzako Larrialdietako zuzendari-gerenteak lanpostua galdu zuen eta, bere ordez, politika alorretik zetorren zuzendari-gerente berria izendatu zuten; noski inongo esperientziarik gabea osasun larrialdietan. Gaur oraindik inork ez du azaldu arrazoia edo aipaturiko desegitearen helburua zein den, baina argi dago lurralde honetan bizi garenongan eragina izango duela; horrela gertatu da duela pare bat hilabete SOS Deiak bateratu zenetik, harrezkero boskoiztu egin dira intzidentziak (2019ko ekainaren 26ko “Diario Vasco”). Herritarren bizitza arriskuan dagoen presako osasun egoeretan, hau ezin da onartu.

Diputatu nagusi jauna, zuk onartuko al duzu? Zure berrautapeneko egunean ahoskatu zenuen adierazpena gogoratzen dut: «Gipuzkoak urrats garrantzitsuak emango ditu bere sendotzean».

Espero dut aurrerantz eramango gaituzten urrats horietaz gain, atzerantz pausorik ez ematea, lurralde honetako biztanleen onurarako.

Artículos
Joseba Asiron Saez
18/08/2019
Jacinto Martinez Alegría
18/08/2019
Iñaki Egaña
17/08/2019
Jose Ignacio Tejada Martin
17/08/2019
Cartas
Xabier Arbizu | Iruñea
16/08/2019
Iñaki Uriarte | Arquitecto
16/08/2019
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
14/08/2019
Txus Pérez Artuch | Iruñea
13/08/2019
Últimos posts
G-7
Koldo Campos
17/08/2019
Koldo Campos
15/08/2019
Koldo Campos
09/08/2019