Gogoeta (ea) politikoak
Abiadura handiko trenak (AHT), aspaldian abiadura galdu du.
Felipe Gonzalezena zabaldu ostean, batzuk itxaroten daude, ea CIAkoek noiz egingo duten beste txosten bat (Victor Bravo, Marguello, Balenciaga, Hiriko, Bidegi, Rementeria, De Miguel...) ustelkeriarena egurasteko.
Zaldibarren lurperatutako langileak lehengo lekuan daude, eta ezin ditugu ahaztu, ezta Donostiako erraustegia, eta metroaren aferarena ere.
Urkullu haserre, oso haserre, eta pozik ikusi dugu, baina esan digutelako. Halarik ere, estimatuena da.
ETBn ustezko egoera normalari tamaina hartzeko politikari batzuek «baina» erabiltzen dute, ea beti.
Abantoko filosofoak esana: «Euskal gizartean EH Bilduk, Podemosek, eta euskal sozialistek bat eginez gero, antigorputzak sortuko ziren. Izan ere, politikan aukera hori ez da naturala».
Berrogei urtean, Gasteizen erregearen aurrean aurreskua dantzatzen izan dira, eta orain erabaki dute Juan Carlos errege emerituaren izena etorbide batetik kentzea.
Sasoi batean, Zazpiak Bat esaten genuen; laster, Euskadik eta Kantabriak, Laurac bat egingo dute.
Botoa emateko ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) pasatu beharra izanez gero, zenbatek emango genuke?
Postariek, gogoz kontra, kanpaina egingo dute, eta batek baino gehiagok, dagoeneko, jakingo du urliak, sandiak nori emango dioten botoa.
Nolako bikotekidea, halako boto aukera egiten omen dute batzuek.
Hauteskundeak egin ostean, batzuek politika beste modu batean egingo dute; lasaiago.
Euskadin euskal nazionalistok irabazten ditugu hauteskundeak, baina nik ez dut horren argi.
Laster, Euskobarometroak, Deustobarometroak… ahoa zabalduko dute, nahiz eta jakin zer esango duten.
Kanpaina beldurgarria izango da: positiboek eta hildakoek protagonismo handia hartuko dute.