Ramón Iriondo

Gu ta gutarrak

Telebista aurrean nago alabarekin Gu ta Gutarrak ikusten... eta derrigorrez, hor agertzen diren lehiakideen arteko liskarren lekuko naiz. Matxismoak aurpegi asko dituela bagenekien, baina aurpegi horiek hain agerian erakus zitezkeenik ez nuen espero. Sufi delako bat..., eta neska batzuk bere menpekoak!!. Animo mutiko, ea norekin gelditzen zaren!

Lotsa, nik sentitu dudana. Alaba ondoan dut, eta egia esan, ez dakit zer esan. Atzo martxoaren 8a, bihar martxoaren 10a..., eta berdin gaude. EITB-k lan asko du aurrean, eta nire ustez, nagusienetako bat eredu askeak eta fundamentuzkoak erakustea. Audientziak ez du dena justkfikatzen... lotsa ere, hor dago. Gora gu... zein dira gutarrak?

Buscar