Julen Goñi I Donostia

Gure aberriaren izenaz

Euskaldunok abertzale xelebreak gara. Ez gara oinarrizko gauzetan ere ados jartzen. Esaterako, gure aberriaren izenaz eta bere eremu geografikotaz. Azken honetan aurreratu badugu ere ( “Zzpiak bat” gero eta onartuagoa da) , gure Herria izendatzeko orduan bakoitza bere aldetik doa. Ikus dezagun:

-Euzkadi/Euskadi. Sabino Aranak sortutako neologismoa, gramatikalki traketsa, euskal hizkuntzan inongo tradiziorik ez zuena. Hasiera batean Zazpiak bat izendatzeko erabiltzen bazen, denboraren poderioz gain behera etorri eta jatorrizko zentzua galdu du. Unionistek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa -soilik- izendatzeko erabiltzen dute.

-Vasconia (Baskonia)/Nabarra (Nafarroa). Izen historikoak. Euskal hizkuntzan ez dira erabiltzen gure Herria izendatzeko. Baskoniako Dukerriaren zein Nafarroako Erresumaren lurraldeak, gainera, Zazpiak bat-ekin ez ziren bat etorri, euskaldunak ez diren lurraldeak ere barnean baitzituzten (Akitania, Errioxa, Aragoi…). Anakronikoak dira, XXI mendean ez dute balio.

-Euskal Herria. Izen historikoa eta gaur eguneraino heldu dena. Zazpi lurraldeetako euskaldunek erabilia gure Herria izendatzeko. Perez de Lazarragak, Leizarragak eta Axularrek aipatua. Euskaltzaindiak onesten duena. Gure Nazioaren muinari aipamena egiten diona (“euskararen herria”). Hemen ez ezik, nazioartean ere erabilia gure Herriaz hitz egiteko.

Zer esanik ez dago nik 3. aukera hori lehenesten dudala, aipatu ditudan arrazoiengatik.

Buscar