Eneko Ibarguren | Herriraren aurkako sarekadan atxiloturiko guztien izenean

Gure abokatuei, gure lagunei

Atxiloketak iraun duen egunetan egin duzuen lana eskertu nahi dizuegu lerro xume hauen bidez. Gure senideekiko erakutsi duzuen hurbiltasunak eta guri eskaini diguzuen arretak zuen gizatasunaren neurria erakutsi dute beste behin. Zuen besarkadek, irribarreek eta hitzek laburragoa eta arinagoa egin digute ziegetako egonaldia.

Abokatuak baino, lagunak sentitu zaituztegu. Milesker Atxarte, Eukene, Ane, Zigor, Onintza, Aiert, Jaione, Iñako eta beste abokatu guztiak.

Buscar