Gutxieneko oinarrizko definizioa
Vera Zasulichek 1878. urtean San Petersburgoko gobernadore nagusiaren aurka egindako atentatuak, taktika politiko berri bat abian jarri zuen mundu osoan.
Europa, Estatu Batuak edota Australian adibidez, ekintza terroristak justifikatzen zituzten hainbat talde anarkista jaio ziren ondorengo urteetan. Irlanda, India, edota Otomandar Inperioan aldiz beste horrenbeste egin zuten indar armatu antikolonialak. Erakunde armatu horietako kideek iraultzailez gain terroristatzat zeuzkaten beraien buruak. Terrorismoa eremu publikoetan ozen goraipatzen zen taktika iraultzaile eraginkortzat kontsideratzen zen. Horren adierazle, hortxe ditugu besteak beste Juan Garcia Oliberrek 1937. urtean Bartzelonako Montjuic hilerrian egindako adierazpenak: «… kontraerasoei aurre egiteko Bartzelonako langileen artean prestatuen zeuden terroristarik trebeenak elkartu zirela harro aitor dezaket…» .
Bestalde, herritar askoren ustearen aurka joan arren, Mahatma Gandhi edota Marthin Luther King bezalako pertsonaia ezagunek adibidez, ez zuten indarkeriaren erabilera herritarrek erasoetatik babesteko daukaten eskubide bezala deitoratu izan, taktikoki eraginkorra ez zela iruditzen zitzaielako baizik. Geroxeago, kolonialismoak kutsu ideologiko berri batekin zipriztindu zituen erakunde armatu berri asko.
Inperio ingelesari lotuak sortutako gatazka eta erakunde armatu batzu hauek liratezke: iraultza arabiarra, Palestina (1936-39), kanpaina sionista, Palestina (1944-1948), ‘Emergency’, Malasia (1948-60), Mau Mau, Kenya (1952-56), Eoka, Txipre (1952-59), Frantses inperioari lotuak, berriz, FLN, Algeria (1954-62), OAS, Algeria (1958-63). Guda hotza eta Veitnameko guda puri-purian zeuden garaian halaber, marxismoak eragin handia izan zuen garaiko hainbat talde terroristetan. Zenbait estatuk aitzitik, komunismoaren hedatzea oztopatzeko haitzakiarekin estatu terrorismoa praktikan jarri zuten; Argentina, Chile, Peru, Frantziako militarrek Argelian erabili zituzten tortura moduak inportatu zituen Brasil, Sudafrika…. Estatu Espainiarrari dagokionez, guztiz txalogarria izan zitekeen politikari eta pentsalari gehienek indarkeriatik aldentzen direla jakitea, helburu hori lortzeko indarkeria terminologia zapalduen indarkeriaz bakarrik erlazionatzen dutela begibistakoa ez balitz. Izan ere garaileen indarkeria ezabatu egiten dute. Horra adibidez, Nelson Mandelagaz gertatutakoa, ‘Apartheid’ erorketaren ondotik bere pertsonaren neutralizazio prozesu orokor bat da aditu izan duguna.
Guzti hau gezur haundienetako bat berresteko, indarkeriren aurka daudela, hain zuzen. Euskal herrian azken egunetan jasandako gertakarien arira, hona hemen herritar gehiengo bat terrorismoren definizioari dagokionez behintzat adostasun batetara heltzera lagunduko dien gutxieneko oinarrizko definizioa: «Terrorismoa indarkeriaz baliatu edota indarkeriaz baliatzeko egiten den mehatxua da, komunikazio sinboliko bat ordezkatzen duen egintza, non helburu politiko bat izatearen aitzakiaz indarkeria pairatzen duten zuzeneko biktimak instrumentu bezala erabiliak diren, jendarte zehatz batengan ikarazko efektu psikologiko bat hedatzeko asmoz».