Juan Luis Mugertza Unanue

Habanako gaukaria

Gaur saiatu naiz liburu bat erosten. Horretarako, ezker abertzalekoek erosten dituzten liburu denda batera joan naiz, propio. Aukeran, beti hobeto mobidakoei lagundu, bestelakoei baino. «Bai?» emakumezko dendari gaztetxoak–. «Sarriren azken liburua badaukazue?». Momentuan jabetu naiz neskatxoak informazio gehiago falta zuela prozesatzeko, eta… - «Sarrionandiarena?». «Izenburua ez dut gogoan, baina trilogiaren azken liburukia da». Jakin itxura egin du, baina momentuan konturatu naiz…, eta eskarmentu handiko lankideari laguntza eskatu dio. Honek… «Sarrionandiaren azken liburua orain dela urte bete argitaratu zuten». Ni ezin isilik egon, eta… «Atzo GARAn, eta herenegun "Berria"-n liburuaren gaineko propaganda egin zuten». Kalera egin, eta orduan tituluak gogorarazi egin dit errealitatea: "Gauzak direna balira".

Buscar