Maialen Mujika

'Harri eta herri'

Harrizko harresirik eraiki ezinik baina, herrizko harresiak asmatu ditugu; mila aldiz gogorragoak adreiluen parean, gutako bakoitzak kolpe bat baino gehiago iraun eta jasotako esperientzi guztiak bere armarri-babesa indartzeko erabili baititzake.

Herriak harresiak irrika sortu daitezela erabaki du, irriak beti izan baitira orroak baino zinezkoago, baliotsuago, eta zergatik ez, sutilago. Orroka zuzentzen zaizkigun arren, guk irrika erantzuten ikasi dugu, geure buruarengan, kolektibitatearengan dugun konfiantza eta esperantza egunetik egunera handituz doalako eta helmugak hurbilago ikusten direlako, lauso irudi dakizkieketen arren.

Herriak irriak harresi. Horretxegatik hau hasi besterik ez da egin, egun hauetan gertatutakoa iritsi dadila munduko edozein txokotaraino behin herri bat bere buruan berriro sinestera, harro sentitzera eraman zuen bide horren lehenengo pauso bezala. Harriak pisutsuak zitzaizkigun jadanik. Konta dezatela behinola harriak baztertu eta bere irribarrez harro zegoen herri batez sorturiko harresiaren istorioa. Harro egoteko modukoa zinez.

Herriak irriak harresi. Irriak herriaz harro.

Buscar