Aitzol Iribar | Pasaia

Harrituta eta larrituta ETB-rekin

Harrituta, larrituta eta nazkatuta idazten dut beheko mezu hau. ETBren albistegietan, nire herriko 30 lagun atera dira, zaborra nahasita lurrean uzteko eskaria eginez. Herri guztietan daude pertsona arduragabeak eta Pasaia ez da gutxiago. Baina harritzen zaidana da, ETBko albistegiek lekua eskaintzea 30 inzibikori. ETB, gogoratu, irrati-telebista publikoa da, eta izaera horrek berak, etika bat izatera behartzen duelakoan nago.

Uste dut, BBCk ez liokeela lekurik eskainiko 30 pertsonak hondakinak lurrean uzteko egindako deialdiari, batetik, ez delako albistegai eta, bestetik, jendartearentzat praktika desegoki bat sustatzen duelako. ETBk erabaki behar luke, bere funtzio publikoari eutsiko dion, edo bestelako interesei erantzungo dien orain artean bezala. Ez baita ulergarria, hondakinen kudeaketan herritarrak nahastearekin hartu duen tema, Gipuzkoako esperientzia eta ondorioz, baita Pasaitarrena ere, Europan eredugarri den honetan.

Buscar