Maialen Mujika Izaguirre

Hauts magijoek erraustu aurretik

Hiztegiarekin magia egin daiteke. Eta hori ederki dakite komunikabideetan, gizartea informatzeko eta kriterioa burujabearazteko betebeharra behar luketen horiek. Txikitatik bultzatzen gaituzte 3 zifrako zatiketak buruz kalkulatzera; hiztegia, berriz, ikasgelako azken iskinako apalean hautsa hartzen egon ohi da, itzaletan. Ez da kasualidadea.

Hizkuntzaren ambiguotasunera ohituta gauzkate eta gehiegitan bonbardeatu gaituzte mezu subliminal zein literalagoekin: hizkuntza ez dela zientzia bat, eta beraz, hitz bakoitzak alde bikoitza duela, ilargiak bezela; edo hizkuntzan gauza bakarra modu askotan esan daitekenez, ez dagoela modu zehatz bakarra gertatutakoa azaltzeko, gertatutakoak azkura azaletik kanpo zein barruan eman.

Halere, ambiguotasunaren magoek kapelatik untxiak, elefanteak, zein zirku oso bat atera aurretik, zehaztasun dosi bat jarri nahiko nuke, eta kontu sinple baina ez hain hutsal bat gogorarazi: ez da berdina ‘maite zaitut’ esatea, edo ‘nik ere bai’. Ez da berdina ‘barkatu, maitea’ xuxurlatu edo ‘nahi gabe izan da’ erantzutea. Eta are gutxiago pareka daitezke ‘heriotza’ eta ‘suizidioa¸, batez ere ehunka pertsona euren bizitzari amaiera ematera daramatzana, banku jaunek egun batetik bestera egindako etxearen lapurreta denean. Hortan ezin dugu ambiguotasunik onartu. Gauzek izen bakarra baitute tarteka. Izan dezagun present hauts magijoek erraustu aurretik.

Buscar