Herri honek bizi behar du, ez iraun
Juan Luis Mugertza Unanue
13/06/2018

Bazen behin, ibiltari bat herriska bateko kanposantuan hildakoen adinak harritu zuena. Hain ziren gazteak lurperatutakoak (Adrianek sei urte zituen; Ramonak bederatzi; nagusienak, Alfredok, hamaika), ezen goibeltasunak hunkitu egin baitzuen. Barruko jakinmina askatu nahian-edo, herriko bat ikusi, eta honako hau galdetu zion: «Zer gertatzen da herri honetan jendea horren gazte hiltzeko?». Gizonezkoak irribarretxoa luzatu, eta bertakoen ohitura kontatu zion: «Gurean, hamabost urte egindakoan, gurasoek ohitura izan ohi dute seme-alabei koaderno bana oparitzeko, eta bizi izaniko unerik onenak bertan idazteko. Esaterako, zenbat iraun zuen lehenengo maitasun aldiak? Bi urte, eta hamar hilabete? Edota, seme-alabeen jaiotza uneak? Edota…? Gero, tarte horiek batu egiten ditugu, eta hildakoan, horiek hartzen ditugu aintzat; besteak, ezertarako balio ez dutenak, ezabatu egiten ditugu». Euskaldunok ez dugu horrelako ohiturarik, baina politikari dagokionez, behintzat, idatziko bagenu, Espainiaren menpe bizi izateak, zer nolako poztasuna ematen digun, ez dut uste gure adin muga herriska horretakoena, baina handiagoa izango zenik. Izan ere, politikan ere bizitzan bezala, pozik bizi izateko, diruaren alde bakarrik egitea ez da nahikoa. Herri honek sentimenduak ditu, eta eskubideak aske bizi izateko. Erabil dezagun igandean bizi izanikoa gure koadernoan idatzitako lehenengo hizkiei segida emateko, eta zoriontsuagoa izateko.

Artículos
Koldo Campos
21/08/2018
Jesús Valencia
21/08/2018
Antonio Alvarez-Solís
20/08/2018
Oier Marigil
20/08/2018
Cartas
Gerardo Hernández Zorroza | Getxo
21/08/2018
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
21/08/2018
Oihana Esnaola | Debako zezenketen aurkako taldea
16/08/2018
Xabier Almandoz San Sebastian | Presidente de Gure Reala RZE
16/08/2018
Últimos posts
Andoni Lubaki
17/08/2018
Andoni Lubaki
17/08/2018