Jon Otero Uribarren, Arrasate

Herri indartsuena munduan

Ez begiratu Ameriketako Estatu Batuei, ez begiratu Errusiari, ez begiratu Txina eta besteri. Hemen, hemen dago munduko herri indartsuena, Euskal Herria. Bere indarrez eta bere bertutez bere hizkuntzari, euskarari milaka urtez eutsi dion herri paregabea. Historiaren tunel ilunean, inork ez daki nondik gatozen, aintzina inork ez zekien idazten, horregaitik da iluna protohistoria, inork ez daki, baina badakigu aurreindoeuropearrak garela, europar guztiak ez bezala gu hemen geunden inbasio hoiek izan aurretik, orain dela 4.000 urtetik harat. Edonolako inbasioak izan ditu gure herriak, eta halere, ezin izan dute gure hizkuntza hil. Ez begiratu, ez ditugu tankeak ezta bonba potenterik, dugu psikologia, dugu trebezia, auskalo zer, baina etsai guztien artean sinestezina bada ere gure hizkuntzak irauten du bizirik.

Droga giroetan ezagutzen duzue euskaraz mintzo denik? Ez, euskara mintzatzeak aldentzen zaitu hortikan, ausarta izan behar da batzuetan, etsaiaren eraso itsua sahiesteko, baina euskarari eutsi eskero ez zara bide hoietatik joango.

Orain jake maltzurrean dago gure hizkuntza. Demografia. Euskaldunak ez daukagu nahiko seme-alabarik, antisorgailuak asmatu ziran, asmatu da teknoinperialismo berria, eta falta dira giro naturalak hemen bezala mundu guztian. Kolapsatuta dago mundua telebisioa, irrati ta musika diskoarengaitik. Norbait debekua ezarriko ote die antisorgailuei edo teknoinperialismoari, demokraziaren libertinajea balio ote du? Ataka honetatik irtengo ote da gure hizkuntza bizirik? Inbasoreei aurre egin diegu, akatuko ote gaitu teknologiaren adikzioak edo zientziak?


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Buscar